Narrazioa
Amez
Goiatz Labandibar
Completo
•
9788498687903
3 horas
Algunos artículos contienen enlaces de afiliados (marcados con un asterisco *). Si hace clic en estos enlaces y compra productos, recibiremos una pequeña comisión sin coste adicional para usted. Su apoyo ayuda a mantener este sitio en funcionamiento y a seguir creando contenidos útiles. Gracias por su apoyo.
De la editorial
Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz, alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko… Horietaz guztietaz dihardute Goiatz Labandibarren narrazio indartsuok. Eta baita ere, jakina, amaren estatusa ematen duten seme-alabez, eta haiekiko harreman eta kontraesanez. Emakumeen bizimodua (ez emakumearena, ez inolako arketipoarena) dute ardatz nagusi kontakizunok, eta ama izatea edo ez izatea gune-guneko bizikizun bihurtzen den une horri begiratzen diote bereziki. Askotarikoak dira, era berean, erregistroak. Ironiatsu doaz ale batzuk, kronika kutsukoak dira beste zenbait, ez dira bakanak gogoetan edota emakume zein garai zehatzen historian murgiltzen direnak… Guztiek dute, baina, literatur asmo bat eta bera: pertsonaien kontzientzian arakatzea, eta irakurlea eramatea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena, jakin-minaren eskutik. Eta helburua lortzen dute, zinez.